2010/12/13
GURE MOTIBAZIOAK
GURE ARGA Bloga, Miranda Argako San Benito Ikastetxe Publikoen ikasle eta Euskara irakasleak izango dira, partehartzaile eta kudeatzaileak. GURE eskola txikia da, 60 ikasle besterik ez du baina Euskaraz A ereduan dauden ikasle kopurua oso altua da, espero dut ikasle hauei, BLOG hau asko motibatzea eta laguntzea, beraz inguruko EUSKALDUNAK zareten guztiak, animo eta idatzi!!!!
ZER NAHI DUGU?
Beste helburu bat gure eskolan egiten den lana aipatzea eta publizitatzea da, horrela GURE jendeak ezagutuko du zer egiten dugun eskolan.
Azkenik, GURE herria ezagutaraztea nahi dugu, MIRANDA ARGA txiki eta polite!!!
GONBIDAPENAK
Gonbidapenak GURE ARGA BLOGera:
Gure BLOGean gonbidatuak egongo dira, arduradunak gonbidatuko ditu BLOG honetako parte hartzaileak. Espero dugu gonbidatu ilustreak izatea, eta GURE herriarekin zer ikusia dutenek, lehentasuna izango dute. Gonbidatu horien artean, nire EUSKARA irakasle lagun eta EUSKARA mintzaile eta zaleak. Iritziak edo informazioak gustu osoarekin idatziko dira eta inori mintzea izango da helburuetako bat, hori bai, hemen askatasun osoz GURE iritzia azal dezakegu. ANIMATU!!!!!!ATALAK
GURE ARGAn Bloga, hiru atal nagusiak aurkituko dituzu, GURE HIZKUNTZA, GURE HERRIA eta GURE ESKOLA.
Ataletan idatzi daiteke arau bakar batekin, EUSKARAZ egin behar, erderaren kontra ez dugu ezer, baina GURE helburuetako bat, EUSKARAZ egitea eta lantzea da.
Hala ere, gonbidapenak egongo dira, eta han, zeozer erderaz, gastelaniaz, onartuko da. Aste guztietan atsotitza edo esaera zahar bat jarriko dugu hizpide, honi buruz hitz egiteko edo mintzagai jartzeko, hala ere mezuak edozein gaiari buruz izan daitezke.
HASIERAK.....
BLOG bat irekitzen denean lehenengo mezua oso garrantzitsua omen da, lehenengo hau, Blog honen arduradunarena da.
Euskara irakaslea da, oso jatorra eta pertsona batez ere langilea.
Saltsa aunitzetan sartzea da azken urte hauetako nire menua, eta GURE ARGA Bloga sortzea azken egunetako lehenengo platera.
Gure helburuak, nire ikaslearenak eta nireak, ondo pasatzea da, asko ikastea eta batez ere, informatika munduari buruz eta GURE HIZKUNTZA, GURE HERRIA eta GURE ESKOLAri buruz, Miranda Argatikhttp://www.mirandadearga.es/es/presentacion.php
mundura, informazioa ematea da…espero dugu, espero dut…. zuen gustukoa izatea. KAIXO denoi eta BESARKADA handi bat. Miguel Luna A ereduko irakaslea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
