Badakizue iada, munduko eraikuntza eta lekurik harriagarriekin garela lanean, nik nirea egin det hasteko eta aukeratu dudana......Xabiergo Gaztelua izan da.
1.Nongoa da? Nafarroakoa da.
2.Non dago? Nafarroako erdialdean dago, Iruñeatik kilometro gutxitara.
3.Zer da? Hiru izaera mota eman zaio orain arte, baina hiruak izan daitezke, JAUREGI (Palacio), ERLIJIO SANTUTEGIA (Santuario Religioso) eta ERAINKUNTZA MILITARRA (Edificio militar).
4.Nork eraiki zuen? Erligiosoek eraiki zuten.
5.Noiz eraiki zen? X. mendean..
6.Kuriositateak.
Gazteluak hiru atal ditu, antzinatasunaren arabera mailakatuta. Dorre nagusia ez ezik, ziegak eta kapera ere azpimagarriak dira. Kaperan gurutzefika gotikoa eta hormetan Heriotzaren Dantza irudikatzen duten margolanak daude
Dorre nagusia, "San Migel dorrea" izena duena, alde zaharrena da, gaztelua sortu zuen dorre-talaia. Gazteluan bertan jaiotako Frantzisko Xabierreri sagratutako museoa ere badago.
Gazteluaren basamentuetan oinalde musulmanak daude, X. mendekoak izan litezkeenak. XI. mendeko inguruko barrutia eraiki zuten, antzinako gelak sortu zuena. XIII.mendean gainera, lau aldetan poligonal atal bi eta dorre bi gehitu zituzten.









