2011/12/18

Gauzak asmatzen edo des-asmatzen

Izena: 2 txirrinda
Aurkezpena: Hona hemen pertsoan honen asmakizuna, bere izena 2txirrinda.

Atalak: Asmakizun honek, 3 atal ditu.
1-Gurpilak: Gurpilak ditu edozein txirrinda bezala, pertsoan bat eramateko.
2.Manilarra: Txirrinda eskuekin hartzeko eta txirrinda zuzentzeko.
3-platoa: Txirrinda platoa, txirrinda edozein norabidera gidatzeko balio du, pedalei aurrera ematekotan eskuinera jotzen du, eta atzera ematekotan ezkerrera.

Iritzia: Niri asmakizun hau, asko gustatu zait, originala delako, hala ere, ez da oso fidagarria nire ustez, eta ez da oso segurua ere.

2011/10/30

GIZATERIAREN ALTXORRAK (TESOROS DE LAS HUMANIDAD)

Gai honetan lantzen ari garena, munduko zenbait eraikuntzak dira. Nirea adibide gisa MACHU PICCHU da.




1.Nongoa da? Perukoa da.
2.Non dago? Peruko hegoaldean dago, Ande Erdiko mendi-katean kokatua dago, Urubamba probintzian Cuzko-ko departamenduan.
3.Zer da? Hiru izaera mota eman zaio orain arte, baina hiruak izan daitezke, JAUREGI (Palacio), ERLIJIO SANTUTEGIA (Santuario Religioso) eta ERAINKUNTZA MILITARRA (Edificio militar)
4.Nork eraiki zuen? Inkek eraiki zuten
5.Noiz eraiki zen? Ez dakigu data baina 1484 eta 1588. urteetan estimatzen da, eraiki zela.
6.Kuriositateak.
Machu Picchu, Hegoaldeko quechua-z, machu pikchu "Montaña Vieja" esatea nahi du. Hiram Bingham amerikarrak eta Lizarraga peruarrak birdeskubritu zuten 1911. urtean.Ingenieritza eta Arkitektura oso aurreratuekin osatua zegoen bere garaietarako. Inken mendi sakratua omen da. Gizateriaren ondare unibertsala da 1973. urtetik aurrera.

2011/10/21

2011/10/09

Nafarroa oinez 2011

Aurtengo Nafarroa oinez, Tafallan ospatuko da...ea eskolako jende asko ikusten dugu hor...aupa!!!!

Hona hemen aurtengo kantaren bideo-klipa!!!! Disfrutatu!!!!

ezkutuak lantzen 4

Beno ba....eta Andyren ezkutuarekin bukatzen dugu gure lana...nafarroa oinez arte!!!!!

ezkutuak lantzen 3






beno ba..hirugarrena jarrita, bat bakarrik falta da...

Ezkutuak lantzen 2






Animo eta zuen ezkutuak azalduuuuu!!!!!

ezkutuak lantzen 1

Beno ba....hasiko gara gure armarriak publikatzen....ea gustuko duzuen!!!!





Gogoratu ...sartzeko....komentarioak...eta bi eratan edo harpidetu edo anonimo gisa, izena emanda. Zorte on!!!

2011/09/25

gure ezkutuak

Bueltatzen gara eskolara eta gure familiaren ezkutuak ekartzen ditugu harira....hona hemen hasteko arduradunarena...ikusiko dugu laister ikasleena....animo!!!

2011/07/18

OPORRETAN GAUDE

Beno lagunok, oporretan gaude, beraz pilak kargatu eta hurrengo kurtsora arte!!!!

MAITE, IKER, CARLOS, PATRICIA.....espero dugu hemen blogean zuen bizitzaren berri izatea.....animo eta zorte on institutuan!!!

BESARKADA BAT DENONTZAT ETA IRAILA ARTE!!

2011/06/01

gure eguna-Euskararen eguna

Euskararen eguna festatu genuen pasa den larunbatean, maiatzaren 28 an hain zuzen ere. Gauza asko antolatu ziren baina guk Pirritx eta Porrotxen kanta abestu genuen eta esku dantza bat..ikusi bideoa eta jakingo duzue zer den....

http://www.youtube.com/watch?v=GawYTTfxjK8

bideoa ikusita, ipuin motzeko lehiaketaren saridunak ikusi egunkariko estekan....beno ba, hurrengora arte!!!

2011/05/16

Javierren Bideoa

bueno ba....Javierrek aukeratutako bideoa hau da...disfrutatu!!!!

http://www.sutanblai.com/images_upload/atalak/a023_biz_surf.flv

kerman arropa dendan....

klasekoa gogoratzeko...hemen duzue bideoa!!!



Animo eta ikusi!!!

2011/05/05

Itxoiten....

Relato edo Ipuin txikiko lehiaketaren emaitza itxoiten dugun bitartean...gauza bi, aztertuko ditugu eskolan....
1-E.K (Egoera Komunikatiboak)
2-Hemengo link-a hau....ikusi, ikusi....interesgarria da eta!!!!

http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php

Disfrutatu...

2011/04/18

KORRIKAREN BUKAERA

Bena ba azkenean, KORRIKA 17a, bukatu da.

Hona hemen ikusi beharreko zenbait berri honi buruz, gero arte....

Korrikaren bukaera....

http://www.berria.info/albisteak/49775/euskalakariz_bete_da_donostia_ere_korrikaren_bukaeran.htm




Ilaski Serrano eta Kike Amunirrazeko hitzaldia....

http://www.berria.info/albisteak/49790/ilaski_serrano_eta_kike_amonarrizen_hitzaldia.htm




Hurrengora arte KORRIKA!!!!

2011/04/14

KORRIKA eskolatik pasatu zen

Gure KORRIKA eskolatik pasatu zen pasa den ostiralean, gero herritik, larunbatean..ze ona KORRIKA!!!! AUPA EUSKALAKARIOK!!!!

2011/04/07

KORRIKA 17, hasi da...iepaaaa!!!!!!!!!!!!!!

Bueno Miranda Argako ikasle eta lagun maiteak......KORRIKA 17, hasi da iadanik!!!

TIPI, TAPA, TIPI, TAPA, KORRIKAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Bihar...gure KORRIKA eta larunbatean herrian!!!

2011/03/22

ESAERA ZAHARRAK

Hona hemen landu behar ditugun ESAERA batzuk:
ea asmatzen duzuen esanahia(significado):

1.Guztien adiskide dena, ez da inorena.

2.Eroriz, eroriz, oinez ikasten da.

3.A zer parea, karakola eta barea!

4.Adiskide onekin, orduak labur.

5.Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

6.Etxean ikusia, umeek ikasia.

7.Ez gehiegi hitz egin, ez bada nahi huts egin.

8.Geroa alferraren leloa.

9.Gogoa den tokian, aldaparik ez.

10.Begiak noraino, nahia haraino.

Ea....zorterik duzuen!!!!Animo

2011/03/07

KORRIKA 17

Aurten martxan dago KORRIKA, 17. EDIZIOA ospatzen da aurten...bai ospatu egin behar KORRIKAren etorrera....ni neu Euskalakaria naiz....

EUSKALAKARIA¹ da:
Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…

Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.

Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.

Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.

Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.

---------------------------------------------------------------------------
¹: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

2011/02/27

AITORMENA

Aitormena kanta, Hertzainak taldearen abesti ezaguna landu genuen ostiral honetan...hona hemen aipatutako kanta eta gero gaur egungo beste bertsio bat...Zein gustuko duzue?
Nik lehenengoa jakina!!!



Eta hau da WE ARE STANDAR taldearen bertsio berria

2011/02/24

zinema aretoan...

Gogoratzen dituzue aurreko eguneko E.K., zinema aretoetako bideoa aurkitu dut Kermani esker...ea gustuko duzuen eta ea ulertzen duzuen, animo!!!

2011/02/21

ihauteriak ailegatzen dira eskolara

Ostegunak 10, ihauteriak ailegatu ziren Miranda arga eskolara....
Gaia: TRAFIKOA
Haur Hezkuntzan...kotxeak izan ziren
1ºzikloa....semaforoak
2.zikloa.....seinaleak
3.zikloa......poliziak
Ikus daitekeenez, dena oso ondo atera zen azkenean!


AZKENEAN TRAFIKOARI BURUZ ASKO IKASI GENUEN
ONDO SEGI

Sagar tarta

Beno ba, ematen du saukaldari finak garela....hona hemen lagun batek pasatutako errezeta:

Aupa Miguel,

Hemen doa sagar bizkotxoaren errezeta:

Osagaiak: (neurria: yogur potea)

1 Olioa (yogur pote bat)
2 azukrea (2 yogur pote)
3 arraultza
3 Hirina (3 yogur pote)
1 legamia (sobre bat)
3 sagar (reineta edo zapore handia duen beste bat)

Prestakuntza:

Azukrea eta arraultzak batidorarekin nahastu. Olioa gehitu eta ondoren hiriña eta legamia bota. Dena ongi erein. Sagarra zuritu eta tako txikietan moztu (patata tortilla egiteko bezala). Sagarra aurreko masara bota. Masa hau pastelen molde baten sartu, kristalezkoa bada hobe.

Labean sartu 210 gradutara, 30-40 minutu inguru. (labe aldez aurretik berotu).
Moldea labeko beheko parrillan jarri.


Ala ba, orain pastela egitera!! ia goxua ateratzen den.

ARRATE (San Frantzisko eskolako irakaslea)

2011/02/09

ERROSKILAK

GAUR ERREZETA BAT EKARRI DUGU HARIRA:
(Aldez aurretik eskerrak eman behar dizkiot UXUE Igal

-i, errezeta emateagatik)
ERROSKILAK
Osagaiak:

Arrautza 2
3 katilukada azukre
2 katiñukada olio
2 katilukada esne
katilukada bat anis
legamia pakete bi
irina kilo ba

1.go pausua:
Nahasten dira osagaiak eta pixkanaka pixkanaka, irina botatzen da.
2.pausua:
Erroskilak egiten dira, forma ematen zaio irinari.
(Ez dira erroskila argalak egin behar, lodiak egin hobeto geratzeko, bestela gogortu egin dira)
3.pausua:
Zartagina bete olioz eta frijitu egiten dira

2011/02/08

Gure herriko kaleak

Hona hemen Miranda Argako eskolako ikasleek eginiko Miranda Argako kaleei buruzko lanak..espero dut benetan gustuko izatea..agur bero bat.
Badakizue..komentarioak...etabar..zorte on

2011/01/31

Bertso berria

hona hemen agindutako bertsoa....ikusi mesedez bideoa baina saiatu erantzuten bukatu baino lehen...ANIMO!!!!!!

2011/01/24

atsotitz berria

Atsotitza euskaraz, refran bat da gaztelaniaz....

Gaur harira ekartzen dudada ha da:
urtarril hotza, neguaren bihotza

honek zer esan nahi du?

a)-el invierno es el corazón
b)-el corazón del invierno es frio
c)-enero frio, corazón del invierno

Ea, zer esaten duzuen.....

2011/01/10

eroriz ikasten da oinez

Gaur atsotitza ekarri dut harira....
Normalean esaten diet eskolako ikasleei
akatsak egingo dituztela euskara ikasten ari direnean,
beraz ez larritu akatsak egiten badituzue,
euskara ikasi dugun guztiek pairatu dugu, ANIMOOOO