2012/12/18

HERRIKO KALEEN IZENAK

Gabon denoi, beno ba urtea akitzen/bukatzen ari gara eta apenas denborarik ez blogean hitz-egiteko, hala ere hona hemen, ez garela gelditzen seinale, gora gure kaleak eta gure kaleei izena jartzen dizkien pertsonaien biografiak..hona hemen adibide garbia

Pablo Sarasate



Pablo Martin Meliton Sarasate izena zuen .Pablo musikari ospetsua izan zen.Iruñan jaio zen 1844an eta 1908an hil zen Biarritzen. Bibolin jole eta konposatzailea izan zen.Koruñan ikasi zuen eta 7 urterekin bere lehenengo kontzertua eman zuen.1861an Londresen eman zuen kontzertu bat eta 1889an Amerikan.
 Haren obren artean: Capricho vasco , Aires bohemios, Zapateado..... daude.

Animo ikasleak eta gure kaleko pertsonaien biografiak kontatu!!!

2012/11/26

GURE ARGA IRRATIA

Kaixo koadrila guztia! Hemen gaude berriro gure lanarekin jarraitzera, oraintxe duguna, IRRAAAATIAAAA!!!

Hona hemen egin dezakegun EREDU  bat..ez ahaztu, guk antzekoa egin behar dugula, animooo!!!

Aurkezpena-Eguraldia-Menua-Oharrak-Berriak-Pertsonaia Misteriotsua-Asmakizuna-Kirolak-Musika

Horretarako SPREAKER interneteko irrati saioa erabiliko dugu.

Hementxe dituzue gure lanak:


Gure Arga1


Gure Arga2


Gure Arga3


2012/09/17

LAGUNAK DESKRIBATZEN

Aupa ikasleak!! Aurten hasten dugu kurtsoa lagunen deskribapenekin, hona hemen jarraituko beharreko ereduak:

PETER Nire laguna Peter da. Peterrek berrogeita lau urte ditu eta Eskozian bizi da. Peterrek ingelesez hitz egiten du. Nire laguna baxua da, ilehoria eta biboteduna da.Oso pertsona ona eta langilea da. Peterri mendian paseiatzea eta animaliak ikustea asko gustatzen zaio baina kirola egitea ez zaio batere gustatzen. Nire laguna mendian ezagutu nuen, Izabako mendietan ezagutu nuen.

MIREN Nire lagunaren izena Miren da.Mirenek hamalau urte ditu eta Tahitin bizi da eta tahitiarrez hitz egiten du.Miren oso neska polita da.Bere ilea oso luzea eta beltza da,eta begiak oso handiak eta ilunak dira.Miren oso neska jatorra eta alaia da,baina pixka bat bihurria da. Mireni dantzatzea asko gustatzen zaio eta rock musika entzutea ez zaio batere gustatzen. Nik Miren Donostian ezagutu nuen, Donostiako Kontxa hondartzan ezagutu nuen.

Ereduak ikusi eta zure lagunaren deskribapena egin beharko duzu!!! ANIMO!!!

2012/07/10

SCOOP.IT

WEB orrialde honetan ipuin sorkuntzari buruz,  azkenengo berrikuntza aurki ditzakegu...
irakasleak egin da jakina!!

2012/06/13

NIRE AMETSETAKO ETXEA

Beno ba hau izango litzateke nire ametsetako etxea...



Denetik du, egongela bat, bi logela, bainugela bat, egongela eta sukaldea...ah eta garaje ondoan...hor dago pinttxo nire txakurra........ta hauxe da guk egiten ari garena eskolan....animo denoi!!!

2012/06/04

MUNDUKO HERRIAK ETA KULTURAK


Aste hauetan lantzen ari gara munduko herriak eta kultura ezberdinak......oso ikasgai polita da hauxe......hona hemen WIKIPEDIAn agerturiko informazioa, munduko herri miresgarri bati buruz....TUAREG-ak.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Tuareg

2012/03/25

gure arga wikispaces-en...

AUPA KUADRILA!!!
Beno ba, esperientzia berri batean sartuko gara, wikispacesen, gure Mirandako Ipuin lehiaketan parte hartzeko...ea ondo ateratzen zaigun!!!!
Gure ipuinak, hemen dauden irizpideak bete beharko ditu:
1. Hasiera
2.Garapena eta korapiloa
3.Bukaera eta soluzioa
Ondo eginez gero, iouin polit bat geratuko zaigu!!!
ANIMO!!!
Hona hemen wikispaceseko helbide elektronikoa:
http://gurearga.wikispaces.com/

2012/03/21

Ihauteriko lanak 2012

Beno ba...hemen gaituzue berriro Miranda Arga eskolako Euskara Bllogean, por tzierto, GORA SAN BENITO  eta MIRANDA ARGAko jaiak......guk lanean jarraitzen dugu eta hona hemen aurtengo ihauterien lanak:
NAHIA
JAVIER
VALENTINA
LUIS CARLOS
RUBEN
MARÍA
ANDY
ELVIRA
Espero dugu gustuko izatea, gora JAIAK eta gora SAN BENITO!!!

2012/01/30

Erritmoa gorputzean

Aupa ikasle polit , panpox eta eijer horiek!!!
beno ba ikasgai honetan jarri beharko dituguna gure blogean, kanta famatu honen bertsioak.

kanta hau da:MARITXU NORA ZOAZ?
Maritxu nora zoaz?
Eder, galant hori
Iturrira Bartolo
nahi badezu etorri!
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biok edango dugu
nahi dugun guztia!

Animo eta jarri zuen abestiak