Aupa ikasleak!!
Aurten hasten dugu kurtsoa lagunen deskribapenekin, hona hemen jarraituko beharreko ereduak:
PETER
Nire laguna Peter da. Peterrek berrogeita lau urte ditu eta Eskozian bizi da. Peterrek ingelesez hitz egiten du. Nire laguna baxua da, ilehoria eta biboteduna da.Oso pertsona ona eta langilea da. Peterri mendian paseiatzea eta animaliak ikustea asko gustatzen zaio baina kirola egitea ez zaio batere gustatzen. Nire laguna mendian ezagutu nuen, Izabako mendietan ezagutu nuen.
MIREN
Nire lagunaren izena Miren da.Mirenek hamalau urte ditu eta Tahitin bizi da eta tahitiarrez hitz egiten du.Miren oso neska polita da.Bere ilea oso luzea eta beltza da,eta begiak oso handiak eta ilunak dira.Miren oso neska jatorra eta alaia da,baina pixka bat bihurria da. Mireni dantzatzea asko gustatzen zaio eta rock musika entzutea ez zaio batere gustatzen. Nik Miren Donostian ezagutu nuen, Donostiako Kontxa hondartzan ezagutu nuen.
Ereduak ikusi eta zure lagunaren deskribapena egin beharko duzu!!! ANIMO!!!