Hona hemen landu behar ditugun ESAERA batzuk:
ea asmatzen duzuen esanahia(significado):
1.Guztien adiskide dena, ez da inorena.
2.Eroriz, eroriz, oinez ikasten da.
3.A zer parea, karakola eta barea!
4.Adiskide onekin, orduak labur.
5.Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
6.Etxean ikusia, umeek ikasia.
7.Ez gehiegi hitz egin, ez bada nahi huts egin.
8.Geroa alferraren leloa.
9.Gogoa den tokian, aldaparik ez.
10.Begiak noraino, nahia haraino.
Ea....zorterik duzuen!!!!Animo
2011/03/22
2011/03/14
Mari Jose Ardanazen Baldorba...
Kaixo ikasleak eta lagunak. Hau da gure 6. mailako tutoreak gustuko duen Baldorbako artxibo aunitz dotorea!!!!
Eskerrik asko Mari Jose
Eskerrik asko Mari Jose
2011/03/11
Ostiraleko ABESTIA-BALDORBA
Aupa neska-mutilak, hemen duzue gure gaurko kanta, karaoke moduan...disfrutatu!!!
2011/03/07
KORRIKA 17
Aurten martxan dago KORRIKA, 17. EDIZIOA ospatzen da aurten...bai ospatu egin behar KORRIKAren etorrera....ni neu Euskalakaria naiz....
EUSKALAKARIA¹ da:
Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…
Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.
Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.
Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.
Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.
---------------------------------------------------------------------------
¹: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)