Beno ba, ematen du saukaldari finak garela....hona hemen lagun batek pasatutako errezeta:
Aupa Miguel,
Hemen doa sagar bizkotxoaren errezeta:
Osagaiak: (neurria: yogur potea)
1 Olioa (yogur pote bat)
2 azukrea (2 yogur pote)
3 arraultza
3 Hirina (3 yogur pote)
1 legamia (sobre bat)
3 sagar (reineta edo zapore handia duen beste bat)
Prestakuntza:
Azukrea eta arraultzak batidorarekin nahastu. Olioa gehitu eta ondoren hiriña eta legamia bota. Dena ongi erein. Sagarra zuritu eta tako txikietan moztu (patata tortilla egiteko bezala). Sagarra aurreko masara bota. Masa hau pastelen molde baten sartu, kristalezkoa bada hobe.
Labean sartu 210 gradutara, 30-40 minutu inguru. (labe aldez aurretik berotu).
Moldea labeko beheko parrillan jarri.
Ala ba, orain pastela egitera!! ia goxua ateratzen den.
ARRATE (San Frantzisko eskolako irakaslea)

mmmmm.....
ResponderEliminarmiguel
sagar tarta oso ona daudee...
jejejeje
valentina eta nahia.