2011/03/07

KORRIKA 17

Aurten martxan dago KORRIKA, 17. EDIZIOA ospatzen da aurten...bai ospatu egin behar KORRIKAren etorrera....ni neu Euskalakaria naiz....

EUSKALAKARIA¹ da:
Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…

Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.
Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.
Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.

Euskalakaria alaia da.
Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.
Euskalakaria bizizalea da.

Euskalakaria naiz ni.
Euskalakaria haiz hi
Euskalakaria da bera.

Euskalakariak gu gara.
Euskalakaria zara zu.
Euskalakariak zuek zarete.
Euskalakariak haiek dira.

---------------------------------------------------------------------------
¹: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

2 comentarios:

  1. aupa valentina!!
    ziren erabiltzen baduzu hori da iragana(pasado)
    dira, orainaldia da(presente)
    beraz esaldi egokia...
    kanta hauek oso politak dira eta ahal baldin badut beste Korrikakoak jarriko ditut
    oso ongi animo eta segi komentatzen!!!

    ResponderEliminar