Aupaaaaa, KORRIKA 18 abian da!!!! Zer kontent gaude, KORRIKA martxan jarri dela ikustean. Orain dela segundu batzuk, Andoaindik Baioanara joaten den bidea hasi da.
Iruñea izango da Korrikak zapalduko duen lehen hiriburua. Handik Donibane
Garazirantz abiatuko da, eta Maule, Gasteiz eta Bilbo zeharkatu ostean,
Donostian sartuko da. Baionan bukatuko da Korrika 18.
Aurtengo edizioaren gauzarik inportanteena hala ere, Miranda Argatik pasatuko dela da.
Bi hitzordu ditugu herrian KORRIKArekin, Euskararen Lagunak antolaturiko KORRIKA Txikia, larunbata 16 (goizeko 12etan) eta gure eskolak egingo duena, astelehena 18 (goizeko 10etan).
Beraz Mirandarrak, bi aukera ditugu aurten KORRIKArekin gozatzeko........ospa dezagun!!!
Aupa KORRIKA, gora KORRIKA, tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa....KORRIKA!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario